Ekonomia -
Finantza krisia
Portugal erreskatatzeko 75.000 milioi euro inguru behar omen dira
Elena Salgako Ekonomia ministroaren esanetan, Portugalen gertatzen ari dena krisi politikoa da, "barne arazoa" eta oraindik inork ez du erreskatea aipatu. Fitchek Portugaleko kalifikazioa jaitsi du.
Erredakzioa
Portugalen erreskatea ordaitzeko 75.000 milioi euro behar omen dira. Erreskatea nahitaezkoa da atzo, asteazkena, Jose Socrates lehen ministroak dimisioa aurkeztuta. 75.000 milioi horietatik 50.000 milioi Europar Batasunak oradinduko lituzke eta gainontzeko 25.000 milioiak Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), Les Echos egunkari frantziarraren arabera.
Fernando Teixeira dos Santos Finantza ministroak astelehenean adierazi zuenez, "momentu honetan krisi politiko bat izateak kanpoko laguntza eskatzera bultzatuko gaitu".
Hurrengo hilabeteetan, Portugalek 8.300 milioi euro behar ditu merkatua finantziatzeko. Gainera, hurrengo hiru hilabeteetan 9.000 milioi euro ordaindu beharko ditu zorretan.
Fitchek Portugaleko kalifikazioa jaitsi du
Fitch arriskuak neurtzeko agentziak jakinarazi duenez, Portugaleko epe luzerako kalifikazioa bi mailatan (A+etik A-era) jaistea erabaki du; halaber, epe laburreko kalifikazioa F1etik F2ra aldatu du. Portugaleko Parlamentuak ez du Gobernuak aurkeztutako doitze plana onartu, eta ondorioz, Jose Socretes lehen ministroak kargua utzi du.
Salgado: ''Krisi politikoa baino ez da''
Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroak esan duenez, Portugalen gertatzen ari dena krisi politikoa da, "barne arazoa", eta Europari laguntza eskatuko dion ala ez aurraratzeko orduan zuhur agertu da; orain arte, Portugalek aukera hori baztertu egin duelako.
"Laguntza eskatzea Portugalen ardura da eta momentura arte ez du eskatzeko asmorik agertu", azaldu du Salgadok.
Jose Socrates lehen ministroak dimisioa aurkeztu zuen atzo Parlamentuak Europar Batasunak gomendatukop neurriak atzera bota ondoren. Hala ere, oraindik karguan da Socrates eta gaur Portugalen egoera zein den azalduko du Europako Kontseiluan.