Ekonomia -

LANA

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena eten du asteazkenera arte

Dieselaren krisiak salmentetan eragin duen jaitsierari egotzi dio hiru eguneko ekoizpen geldialdia Zuzendaritzak. Langileek, ostera, zuzendaritzaren kudeaketa txarrari leporatu diote.

Mercedesen Gasteizko lantegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Mercedesen Gasteizko lantegia
Mercedesen Gasteizko lantegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena gelditu du gaur hasi eta asteazkenera bitartean (biak barne). Geldialdiaren ondorioz, 2.040 ibilgailu gutxiago egingo ditu autogintzako konpainiak.

Zuzendaritzaren esanetan, diesel ibilgailuen inguruan nazioarteko merkatuan sortutako zalantzen ondorio dira geldialdiak. Langileen ustez, ordea, zuzendaritzaren kudeaketa txarraren ondorio izan dira.

Hiru eguneko geldialdia gaur 06:00etan hasi da. Beste bi eguneko geldialdia iragarrita zegoen, otsailaren 28tik martxoaren 1era, baina azkenean bertan behera gelditu da eskari berri bat sartu delako.

Gasteizko lantegiak beste hainbat geldialdi egin zituen urrian eta abenduan, arrazoi bera argudiatuta.

Gaur egun, Gasteizko Mercedes lantegiak 4.950 langile ditu eta aurten 152.000 ibilgailu egitea aurreikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Lana albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Mercedes Benz Industria sektorea Automobilgintzari buruzko albisteak