Ekonomia -

Energia Batzordea

CEOE: 'Nuklearrik gabe, enpresen tsunamia gertatuko litzateke'

Bestalde, eta Japonian gertatutakoaren harian, Martin Regaño Garoñako presidenteak, Europako zentral nuklearren segurtasuna "berriro ebaluatu" beharko dituztela adierazi du.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia gaur energia nuklearrik gabe geratzeak horniketa arazoa eta prezioen igoera eragingo lukeela esan du Antonio Garamendi CEOEko Energia Batzordeko presidenteak. Ondorioz, Espainiako enpresek tsunamia jasango luketeela ohartarazi du; industria sektorekoak batez ere, eta langabeziak ere gora egingo luke.

Honen harian, nuklearrek energiaren % 20 sortzen dutela azpimarratu du eta orduko megawatio bakoitzeko 40 euroko kostua duela, fotovoltaikoaren 400 euroen aurrean.

"Gauza ez da energia nuklearrari baietz edo ezetz esatea", esan du Garamendik, eta Espainian beharrezko kontrolak egiten direla ziurtatu du, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak emandako lasaitasun mezua berretsiz: "Egoera nola den ikusi behar dugu, ondoriok aztertu eta zein bide hartu erabaki".

Segurtasuna "berriro ebaluatu" behar da

Bestalde, Europako zentralek segurtasuna eta istripuei eman beharreko erantzuna "berriro ebaluatu" beharko dutela esan du Martin Regaño Garoñako zuzendariak, Burgosen.

Regañok gogorazi duenez, Garoñaren segurtasuna duela gutxi aztertu zuten; iaz zabalik mantentzeko epea luzatzeko eskatu eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak horren aldeko txostena aurkeztu zuenean.

Kontzentrazioa Iruñean

Greenpeace Nafarroa eta Ekologistak Martxan taldeek, Japonian gertatutakoa ikusita, hausnarketa sakona eskatu dute zentral nuklearren erabilerak dakarren "alferrikako arriskuaren inguruan".

Biek "kontzentrazio baketsua" deitu dute arratsalderako Iruñean eta Japoniako hondamendiak "pertsonengan eta inguru giroarengan" izan ditzakeen ondorioekin kezkatuta agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea