Ekonomia -

IKUS-ENTZUNEZKOAK

13 milioi euroko eragina izan zuten 128 ekoizpen filmatu ziren iaz Bizkaian

Halaber, 2.629 profesionalek parte hartu zuten ekoizpen horietan eta lanaldi osoko 169 enplegu sortu ziren.

Iaz Bizkaian egin zen 128 grabaketetako bat. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Iaz Bizkaian egin zen 128 grabaketetako bat
Iaz Bizkaian egin zen 128 grabaketetako bat. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz, ikus-entzunezko 128 ekoizpen filmatu ziren Bizkaian, oro har, eta Bilbon, bereziki, aurreko urtean baino 11 gehiago, eta 13 milioi euroko eragin ekonomiko zuzena eta 22 milioi euroko eragin induzitua izan zuten, Bilbao Bizkaia Film Commission erakundeak egindako balantzearen arabera. Enpleguari dagokionez, 2.629 profesional aritu ziren ekoizpen horietan eta lanaldi osoko 169 enplegu sortu ziren.

Koldo Serra, Mikel Rueda eta Galder Gaztelu euskal zuzendariek beren azken filmak oso-osorik grabatu zituzten Bilbon eta Bizkaian. Horiez gain, Alejandro Amenabar, Koldo Sojo, Miguel Angel Jiménez eta Daniel Calpasoro zinemagileek ere hiria eta lurraldea aukeratu zituzten beraien azken lanen sekuentziak grabatzeko.

Bilbao Bizkaia Film Commission 2015. urtean sortu zen, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, Bilbora eta Bizkaira grabatzeko lanak erakarri, horiek kudeatu eta laguntza emateko, eta 2015ean sortu zenetik ekoizpen kopurua hirukoiztu egin da.

2018an ikus-entzunezko 201 ekoizpeni eman zitzaien laguntza, eta 128 proiektu gauzatu ziren. 2017an, ostera, 182 ekoizpen izan ziren eta 128 proiektu gauzatu ziren.

Bestalde, Bilbon eta Bizkaian grabatutako fikziozko film luzeen kopurua ere bikoiztu egin zen: 2017an 4 lan grabatu ziren eta 8 grabatu ziren 2018an. Guztira, hirian eta lurraldean 508 grabaketa egun izan ziren. Film luzeez gain, 42 publizitate-iragarki, 16 bideoklip, 16 telebista-programa, 15 dokumental, 13 film labur, 10 argazki-saio, 5 websail, 2 telesail eta ekitaldi bat grabatu ziren.

Proiektuen jatorriari begiratuz gero, 51 Euskal Autonomia Erkidegokoak (EAE) ziren, 49 Espainiako Estatukoak eta 28 nazioartekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? Ekonomia 2024 Zinema estrenaldiak Eguneko albisteak Kultura Gaurko azken ordukoa