Ekonomia -

Diru-laguntzak

'Opor fiskalen' balizko isuna langileek ordainduko dutela uste du ELAk

Bilbon egindako agerraldian, kazetariek 'opor fiskalen' inguruan galdetu diote Muñozi. Bere ustez erakundeen laguntzak jasotzeko helburuarekin "zenbait enpresa buruk euskaldunak direla esaten dute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Opor fiskalen'' harira, Foru Aldundiei isuna berrezten badiete, "langileek" ordaindu beharko dutela esan du gaur Adolfo Muñoz ELAko idazkari orokorrak. 90. hamarkadan aplikatutako laguntza horiek "gure diputatuen politika fiskalari esker" sortu zirela gaineratu du.

Bilbon egindako agerraldian, kazetariek ''opor fiskalen'' inguruan galdetu diote Muñozi. Bere ustez, euskal erakundeen laguntzak jasotzeko helburu bakarrarekin "zenbait enpresa buruk euskaldunak direla esaten dute".

Zentzu horretan, ''opor fiskalen'' balizko isuna "langileok ordainduko dugula" berretsi du ELAko arduradunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea