Ekonomia -

Lan-gatazka

Bertan behera geratu da Bizkaibuseko greba Durangaldean, Nerbioi Garaian eta Arratian

CCOO, UGT eta USO sindikatuek enpresarekin egindako aurreakordioa berretsi egin zuten atzo Pesalurreko langileek.

Pesalurrek Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian eskaintzen du zerbitzua. Argazkia: @Bizkaibus
Pesalurrek Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian eskaintzen du zerbitzua.
Pesalurrek Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian eskaintzen du zerbitzua. Argazkia: @Bizkaibus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangaldeko, Nerbioi Garaiko eta Arratiako Bizkaibusen lineetan deituta zegoen greba mugagabea bertan behera utzi dute. Atzo Pesalurreko langileek —lineotan zerbitzua eskaintzen duen enpresa— berretsi egin zuten lan-hitzarmena berritzeko joan den astean CCOO, UGT eta USO sindikatuek enpresarekin lortutako aurreakordioa. Alde 158 boto jaso zituen, kontra 131, eta 49 abstentzio izan ziren.

ELAk eta LABek gehiengo sindikala dute, baina ez dute ituna babestu. Alabaina, langileek aurreakordioa berretsi zutela ikusita, lanuztea bertan behera uztea erabaki zuten atzo.

ELAk ohartarazi du patronalak egindako eskaintza ez dela nahikoa, eta gogoratu du CCOOk, UGTk eta USOk gutxiengo sindikala osatzen dutela. Lan-gatazka honetan "enpresarekin eskutik helduta" aritu direla salatu du sindikatu abertzaleak.

Aurreakordioaren arabera, lan-hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du (2018-2020), soldata-igoera KPIa baino handiagoa izango da, zortzi kontratu mugagabe egingo dituzte eta beste hainbat hobekuntza sozial aurreikusten ditu, UGTko iturriek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna LAB EAE Lana Ekonomia Bizkaibus gaur Eguneko albisteak Eguneko albisteak CCOO sindikatua UGT azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa