Ekonomia -
Lan-istripua Nafarroan
Langile bat hil da Martzillan
Ezbeharra 14:32 aldera gertatu da Exkal enpresan. Hildakoa 25 urteko Larragako gazte bat da.
Agentziak | Erredakzioa
Pertsona bat hil da asteazken honetan, 14:32 aldera, Martzillako (Nafarroa) lantegi batean gertatutako lan-istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Tafallako polizia-etxeko patruilak eta Polizia Judiziala bertaratu dira, baita Iruñeko Polizia Zientifikoa ere.
Hildakoa 25 urteko Larragako gazte bat da. Gaztearen gorpua auzitegiko medikuntza zerbitzura eraman dute dagoeneko, bertan autopsia egiteko.
Diario de Navarra-k zehaztu duenez, ezbeharra Exkal enpresan gertatu da. Heriotzaren ondorioz, datorren ostiraleko greba bertan behera uztea eta atzeratzea erabaki du TEIM enpresako batzordeak; izan ere, Exkal talde berekoa da.