Ekonomia -
KPI-AREN DATUAK
Urte arteko inflazioa % 1ekoa eta % 1,3koa izan da EAEn eta Nafarroan 2018an
Azken hilabetean, berriz, prezioak % 0,6 eta % 0,5 merkatu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Batez ere, erregaien merkatzeak eragin du prezioen jaitsiera.
Agentziak | Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1 eta % 1,3 hazi da 2018an Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.
Azken hilabetean, baina, prezioak % 0,6 eta % 0,5 merkatu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.
Euskadin, elikagaien eta alkoholik gabeko edariek (% -0,5), alkoholdun edariak eta tabakoa (-% 0,9), arropa eta zapatak (-% 3,4), garraioa (-% 2,8), komunikazioak (-% 0,1) eta hotel, taberna eta jatetxeek (-% 0,1) eragin dute prezioen beherakada. Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak igo dira gehien (% 3,2) , eta aisiarenak eta kulturarenak behera egin dute (-% 0,4).
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian urte arteko inflazioa % 1 hazi da 2018an, eta % 1,1, Gipuzkoan. Araban, berriz, gutxiago hazi da; % 0,8, hain zuzen ere.
Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,2 hazi da, azken hilabeteotan behera egin baitu. Bestalde, prezioek behera egin dute erkidego guztietan, batez ere, erregaien prezioak merkatu egin direlako.