Ekonomia -

Soldatak

Emakumeek gizonek baino % 29 gutxiago irabazten dute

Emakumeen Egunaren ospakizuna dela eta, CCOOk 2010eko txosten bat hedatu du, non emakumeak Euskadin gizonak baino soldata txikiagoa dutela adierazten duen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen lan ekintza tasa (51.61) hamahiru puntu beherago aurkitzen da gizonezkoen tasarekin alderatuta (64.59). Enplegu-tasen garapenak sexuen arteko 12.27 puntuko ezberdintasuna ezartzen du (emakumeak % 46.55 eta gizonak % 57.92) Emakumeen langabezia tasa Euskadin %11.56koa da (% 20.22a estatu espainarrean) eta gizonezkoena % 10.32koa.Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak, Unai Sordo, eta sindikatu horretako Emakumea eta Gizarte Gaietarako idazkariak, Feli Piedra, gaur Bilbon emandako prentsaurrekoan datu hauei buruz informatu dute. Piedrak adierazi duenez, “lan ezegonkortasunak emakumearen izena darama”.Bestalde, Unai Sordoren hitzetan, egungo krisi ekonomikoan, gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak murriztu dira lan-merkatuan, baina “gizonen egoeraren hondatzearen ondorioa izan da, ez emakumearen egoera hobetu izanagatik”. Ildo horretan, lan-hitzarmenaren arloan ematen den diskriminazioa saihesteko neurriak eskatu ditu; hori horrela, krisi ekonomikoa gaindeituta gelditzen denean, gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna berriro ez ezartzeko.Halaber, Feli Piedraren esanetan, txostenak azken lan-erreforman ezarritako kontratazio mugagabea sustatzeko lan-kontratuaren “porrota” adierazten du; izan ere, emakumeen artean 457 lan-kontratu gutxiago sinatu dira 2010ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea