Ekonomia -
Eusko Jaurlaritzaren arabera
Hainbat euskal enpresak interesa agertu dute Babcocken atal batzuetan
Sestaoko lantegiaren enpresa-batzordeak eta Jaurlaritzako Industria Sailak likidazio prozesua aurrera eraman eta kalean geratuko diren langileei lanpostua bilatzeko "krisi batzordea" eratu dute.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak adierazi du hainbat enpresa euskaldunek deitu dietela Babcocken negozio atal batzuetan interesatuta, behin enpresaren likidazioarekin amaitu eta gero.
Industria saileko ordezkariak sestaoko enpresako lan-batzordearekin bildu dira goizean. Babcock konkurtso prozeduran murgilduta dago, jabegoa duen enpresa austriarrak porrot egin duelako eta zuzendaritzak Lan Erregulaziorako Espedientea aurkeztu du400 langileak kaleratzeko.
"Gestio asko egin duten arren" Babcock eskuratu eta aurrera egin dezan interesa duen enpresarik ez dagoela azaldu dute Industria saileko ordezkariek.
Baina Sestaoko enpresaren negozio atal batzuen inguruan interesa agertu duten enpresa euskaldun batzuen deia jaso dutela azaldu dute Industria Sailekoek.
"Krisi batzordea"
Goizeko bileran Industria Sailak eta Babcockeko enpresa-batzordeak "krisi batzordea" eratzea adostu dute. Batzorde hori, Industria Saileko bi ordezkarik eta sindikatuetako 10 ordezkarik osatuko dute (5 kide enpresa-batzordekoak izango dira eta beste bost lantegian ordezkaritza duten sindikatuetakoak: ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT).
Babcocken negozio jardunen inguruan egon daitezken eskaintzak aztertzea izango du helburu batzordeak eta langabezian geratuko diren langileei lana bilatzea.