Ekonomia -

Lan gatazka

Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek greba mugagabea hasi dute

Tabakalerak azpikontratatutako Sedena enpresako beharginek "lan ezegonkortasuna" salatuko dute protesta horren bidez.

Ubik liburutegiko langileak. Argazkia: ELA Donostia
Ubik liburutegiko langileak, greban
Ubik liburutegiko langileak. Argazkia: ELA Donostia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Tabakalera zentroko Ubik liburutegian lanean dauden azpikontratatutako beharginek greba mugagabea abiatu dute larunbat honetan. Helburua da langile horiek duten “lan ezegonkortasuna” salatzea.

Duela bi aste, ELA sindikatuak deituta, Donostian eman zuten prentsaurrekoan iragarri zuten mobilizazioei ekingo zietela.

ELAko bozeramaile Maddi Aspiazu orduan azaldu zuenez, azaroaren 17an eta abenduaren 1ean eta 7an egindako bi orduko lanuzteen ondotik, protestak indartzeko erabakia hartu zuten. Izan ere, erabateko jarraipena izan zuten lanuzteek, eta liburutegia itxi behar izan zuten.

Aspiazuk adierazi zuenaren arabera, behin-behinekotasuna  bukatu nahi dute, Ubiken dituzten ordutegiekin lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzea ezinezkoa delako eta 1.000 eurotik beherako soldatak dituztelako.

Ane Rodriguezek kultur zuzendaritza utziko du

Postuan sei urte egin eta gero, Ane Rodriguezek Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroaren kultura zuzendaritza utziko du 2019ko udaberrian, zentroak aste honetan ohar batean iragarri duenez.

Datorren udaberrian utziko dio kultur zuzendaria izateari, eta Tabakalerak datozen asteotan abiatuko duen lehiaketa publiko baten bidez aurkituko du ordezkoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoako albisteak Grebak EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Tabakalera Lan gatazkak azken ordukoa