Ekonomia -
Azpiegiturak
AHT eraikitzeko 2,3 milioi euro bideratuko ditu Europako Batzordeak
Bartzelonako, Granadako, Madrileko, Euskadiko eta Valentziako trenbideen berrikuntza eta eraikuntza aurrera eramateko 15 milioiko diru-laguntza laga du EBk.
Erredakzioa
Madril eta EAE abiadura handiko trenaren bidez lotzeko 2,3 milioi euro emango dituela iragarri du agur Europako Batzordeak.
Horrela, Bartzelonako, Granadako, Madrileko, Euskadiko eta Valentziako trenbideen berrikuntza eta eraikuntza bost egitasmo aurrera eramateko 15 milioiko diru-laguntza laga du EBk.
Madrid-Oropesa zatia (5 milioi euro) eta Bobadilla eta Granada artekoa (2,2 miloi) aukeratu ditu Europako Batzordeak. Lagunduko dituzten 84 egitasmoetako bi dira. Orotara 170 milioi euroko laguntza onartuko du Europak.
Europar Batzordeko presidente orde eta Garraio arduradun Siim Kallasek azaldu duenez, aukeratutako egitasmoak “garraio berdeagoak” egiteko eta Europako loturak hobetzeko helburua dute.