Ekonomia -

Mobilizazio sindikala

Igandeetan eta jaiegunetan dendak irekitzearen kontra egin dute Gasteizen

"Gure aisialdia ez da negozioa" lelopean egin dute protesta. Sindikatuen aburuz, igandeetan eta jaiegunetan dendak irekitzeak "langileen esplotazioa dakar".

30 bat lagun elkartu dira Gasteizen, jaiegunetan eta igandetan denak irekitzearen aurka. Foto: EiTB
30 bat lagun elkartu dira Gasteizen, jaiegunetan eta igandetan denak irekitzearen aurka. Foto: EiTB
30 bat lagun elkartu dira Gasteizen, jaiegunetan eta igandetan denak irekitzearen aurka. Foto: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkataritza-enpresa baten dendaren aurrean manifestatu dira 30 bat lagun igande honetan Gasteizen, jaiegunetan eta igandeetan dendak zabaltzearen kontra protesta egiteko. Horien iritzian, "oro har merkataritzaren onerako izan beharrean", horrek "langileen esplotazioa dakar, eta euren lan-baldintzak okerrera malgutzen ditu".

"Gure aisialdia ez da negozioa" lemapean manifestatu dira, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk, ESK-k eta CGT-k osatutako plataforma sindikalak deituta. Hainbat oihu izan dira entzungai, tartean, "ez dituzte langilerik nahi, esklaboak baizik", "igandeak eta jaiegunak aisialdirako dira, ez negoziorako", eta "igandetan Euskadin lehendakariak lan egin dezala".

Sindikatuetako bozeramaile batek azaldu duenez, igandetan eta jaiegunetan dendak zabaltzea "herrietako denda txikien aurka doa, ondorioz, alor horretan enplegua suntsitzen du, merkataritza-enpresa handien onerako bakarrik".

Amaitzeko, merkataritza-alorraren "liberalizazio basatia" salatu du, eta herritarrei dei egin die "erantzukinez" jokatzeko, igandetan eta jaiegunetan irekita dauden dendetan eros ez dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba ELA LAB albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak Sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa Merkataritza UGT Langileen Batasun Orokorra ESK sindikatuaren azken ordukoa