Ekonomia -
Lan-gatazka
Mobilizazioak berriz hasiko dituzte Babcock konpainiako langileek
Ostiralean manifestaldia egingo dute langileek PSEko egoitzaren aurrean, Bilbon. Gainera, langileak Sestaoko enpresan itxialdia egingo dute asteburuan.
Erredakzioa
Babcock Power konpainiako Bizkaiko lantegiko langileek protestekin berriz hastea erabaki dute enpresaren egoera eta lanpostuen alde "Eusko Jaurlaritzak eta SEPIk emandako erantzun eskasa" ikusita.
Babcockeko enpresa-batzordeak jakitera eman duenez, langileek manifestaldia egingo dute bihar, PSEren egoitzaren aurrean, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernuaren arreta bereganatzeko.
Horrez gain, langileek itxialdia egingo dute Sestaoko lantegian, asteburuan. Igandean manifestaldia egingo dute, lantegitik abiatu eta Barakaldora arte.
Gaur egun Babcock "egoera kaotikoan" dagoela gogorarazi du enpresa-batzordeak, eta "ia 400 lanpostu arrisku larrian" daudela erantsi du.
"Babcocken pribatizazio prozesuak kale egin du eta SEPI Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea arduradun nagusia" dela esan dute sindikatuek. Horregatik, "lanpostuen eta enpleguaren etorkizunarekin erantzukizunez" jokatzea eskatu dio SEPIri.