Ekonomia -
GIZARTE SEGURANTZA
Afiliatu atzerritarrak % 12,7 igo dira EAEn, urrian
Bestalde, guztira 26.786 atzerritar jatorriko afiliatu zenbatu dituzte urrian Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda.
Agentziak | Erredakzioa
Gizarte Segurantzako atzerritar jatorriko afiliatuak % 12,75 igo dira urrian, iazko epe berarekin alderatuta. 64.654 afiliatu daude, 7.310 gehiago.
Lurraldeka aztertuz gero, Araban igo da gehien afiliatu kopurua, % 23,7 (duela urtebete baino 2.393 gehiago); jarraian Gipuzkoa, % 12,2ko igoerarekin (2.474), eta Bizkaia, % 9,1ekin (2.443), Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Urrian % 3,42 igo da EAEn afiliatuen kopurua, iraileko datuekin alderatuta, 2.136 pertsonak eman baitute izena.
Afiliatu atzerritarretatik 40.095 erregimen orokorrean daude, 11.243 etxekoan, 10.446 autonomoak dira, 2.536 laborantza erregimenean daude eta 334 itsasokoan.
Afiliatu atzerritarren artean, errumaniarrak (9.612), marokoarrak (6.213), portugaldarrak (4.262), nikaraguarrak (3.451), kolonbiarrak (3.034) eta italiarrak (1.596) dira nagusi.
Nafarroan afiliatutako atzerritarrak 26.786 dira
Guztira 26.786 atzerritar zenbatu dituzte urrian Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda.
26.786 afiliatu horietako 4.619 autonomoak dira eta 22.167 erregimen orokorrean daude izena emanda. Gainera, 3.031 langile atzerritar laborantza alorrean ari dira eta 11.243, etxeko zerbitzuetan.