Ekonomia -
Bilera Bruselan
500.000 milioi euroko erreskate fondoa izango du euroguneak
Fondo horri beste 250.000 milioi, Nazioarteko Diru Funtsak egingo duen ekarpena, gehitu behar zaizkio.
Erredakzioa
Finantziazio arazoak dituzten herrialdeei laguntzeko erreskate fondoak etorkizunean 500.000 milioi euro izango ditu, gaur egun behin-behineko fondoak duen gaitasunaren bikoitza. Behin-behineko fondoa 2013ra arte izango da indarrean.
"Nahikoa izango dela uste dut", adierazi du Jean Claude Juncker euroguneko presidenteak ministroen bilera amaitu ostean.
Beste 250.000 milioi, Nazioarteko Diru Funtsak egingo duen ekarpena, gehitu behar zaizkio. Era berean, euroguneko estatuek lagundu ahal izango dute, baina parte hartu nahi baldin badute.
Behin-behineko erreskate fondoaren gaitasun efektiboa handitzeko garaian, ostera, ez dute akordiorik lortu Ekonomia ministroek.
250.000 milioi euroko gaitasuna du fondoak, baina merkatuek nahikoa ez dela uste dute.