Ekonomia -

FUNTZIO PUBLIKOKO MAHAIA

Akordioa Jaurlaritza, CCOO eta UGTren artean, 700 errelebo-kontratu ahalbideratzeko

ELAk eta LABek ez dute akordioarekin bat egin. Sindikatu nagusien iritziz, erretiro partzialen proposamena ez da nahikoa.

Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu zuen atzo Funtzio Publikoaren Mahaian CCOO eta UGT sindikatuekin, 2020ra arte 700 langileri erretiro partziala hartzea ahalbideratzeko. ELA eta LAB sindikatu nagusiak akordiotik kanpo gelditu dira. Gehiengo sindikalaren babesik gabe izan gabe ere, erretiro partzialen proposamenarekin aurrera egitea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.

Erretiro partzialen kontu hau aukerazkoa izango da, eta 700 langileri eragingo die: Osakidetzako 465 langileri, Hezkuntza Sailaren baitako 130 langileri (irakasle zein irakasle ez direnak), Administrazio Orokorreko eta organismo autonomoetako 55 langileri, Segurtasun Saileko 45 langileri eta Justizia Saileko 5 langileri.

Jubilazio partzialei lotutako errelebo-kontratuak 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean egongo dira indarrean. Dena den, Eusko Jaurlaritzak eta bi sindikatu sinatzaileek adostu dutenez, denbora tarte horretan Espainiako Gobernuak erretiro partzialari buruzko araudia aldatzen badu, Funtzio Publikoaren Mahaia deituko dute gaia berriro aztertzeko.

ELA eta LAB sindikatuen iritziz, erretiro partzialen proposamena ez da nahikoa. Aitzitik, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordearen esanetan, kalitatezko enplegu publikoaren alde egindako apustuan aurrera egitea da.

Atzoko bileran erretiro partzialen proposamena soilik jorratu izana salatu du ELAk. Halaber, akordioa "gutxiengoan" adostu izana kritikatu du. LABek, bere aldetik, jorratu beharreko beste gai batzuk ere badaudela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB Funtzionarioak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sindikatuen azken ordukoa Langile Komisioak azken ordukoa UGT Langileen Batasun Orokorra