Ekonomia -

Airelinea

Ryanair eskuko maleta kobratzen hasi da

Bidaiariek soilik "poltsa pertsonal txiki bat" eraman ahal izango dute, eta 8 euro ordaindu behar izango dute erreserba egiteko momentuan 10 kg-ko maleta fakturatzeko.

Ryanairreko hegazkin bat / Artxiboko irudia: EFE.
Ryanairreko hegazkin bat / Artxiboko irudia: EFE.
Ryanairreko hegazkin bat / Artxiboko irudia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanairren eskuko maletaren inguruko politika berria indarrean sartu da, eta beraz, 10 kilogramotik gorako fardelak kobratuko dituzte. Irlandako enpresak ontziratzearekin lotutako atzerapenak murriztu nahi dituzte.

Bilbon, Gasteizen eta Biarritzen lan egiten duen airelineak hegazkinean "poltsa pertsonal txiki bat" eramaten utziko du, aurreko eserlekuaren azpian uzteko. Priority txartela duten bezeroek baino ezin izango dute 10 kg-ko maleta ere haiekin eraman.

Klase horretakoak ez diren bidaiariek 8 euroren truke fakturatu ahalko dute 10 kiloko maleta, erreserba egiten dutenean. Hori hegazkineko zamategian eramango dute.

Bezeroak ez badu txartela erostean bi aukeretako bat hautatzen, hegazkina aireratu baino 40 minutu lehenago egin ahalko du, 10 euroren truke. Aireportuan fakturatu gabe azaltzen bada, aldiz, 25 euro ordaindu beharko du.

Airelinearen arabera, neurriak bere hegaldien atzerapenak murrizteko hartu dute, maletak tramitatzeko momentuan sortzen omen zirelako. Gainera, esan dutenez, bidaiari batzuek eramaten zituzten maletak baimendutakoa baino handiagoak ziren, eta horrek ere atzerapenak sortzen zituen.

Ryanairren arabera, neurri berriak, bere lehenengo egunean, “ondo funtzionatzen ari da”, eta ontziratzeko prozesuak “azkartzen” ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasteizko Aireportua