Ekonomia -

Protesta

Renfeko aldiriko trenen % 25 bertan behera gelditu dira EAEn, greba deialdiagatik

00:00etan hasi eta 23:00etan bukatuko dute lanuztea. Sustapen Ministerioak % 50 eta % 75 arteko zerbitzu minimoak ezarri ditu, "merkantzien eta bidaiarien joan-etorriak bermatzeko".

Renfe. ETBren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia
Renfe. ETBren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia
Renfe. ETBren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aldiriko trenen % 25 eta distantzia luzeko beste bi bertan behera utzi ditu gaur, CGT sindikatuak deitutako greba tarteko. Guztira, lanuzteak 300 zerbitzuri eragin die Estatuan.

Sindikatuak emandako datuen arabera, grebak % 10eko jarraipena izan du Renfe eta Adifeko langileen artean.

Lanuztea 00:00etan hasi dute, eta 23:00ak arte egongo da indarrean. CGT sindikatuak azaldu duenez, trenbide sektorearen pribatizazioaren aurka protesta egin nahi dute horrela.

Era berean, asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea eskatzen dute Renfe eta Adifeko langileek, gazteei zuzendutako lanpostuak sortzeko asmoz.

Hain zuzen ere, bezeroei emandako "zerbitzuak okerrera egin" eta "arazoak ohikoagoak bihurtu" ostean erabaki zuen CGT sindikatuak protesta egitea.

295 tren gutxiago izango dira

Renfek jakitera eman duenez, 295 bidaiari tren gutxiago (distantzia ertaineko 208 tren eta ibilbide luzeko 87) ibiliko dira gaur, CGT sindikatuak deitutako greba dela eta.

Ibilbide luzeko trenei dagokienez, % 78ko gutxieneko zerbitzuak izango dira. Distantzia ertainekoen kasuan, berriz, % 65ekoak izango dira.

Langileen baldintzak hobetzea eskatzeko, beste lanuzte bat deitu zuen sindikatu horrek uztailaren 27an.

% 75-50 arteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte

Espainiako Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Hala, aldiriko trenetan % 75-50 artean izango dira gutxieneko zerbitzuak. Bidaiari gehien dabiltzan orduetan, gehienez ere lau trenetik hiru ibiliko dira, eta gainerako orduetan, berriz, trenen erdiak ibiliko dira.

Distantzia Ertaina egiten duten trenen % 65 ibiliko dira, eta Abiadura Handiko/Ibilbide Luzeko trenen % 78. Merkantzien trenei dagokienez, normalean ibiltzen diren trenen % 26 ezarri dituzte gutxieneko zerbitzu gisa.

Grebaren ondorioz bertan behera geratu diren Abiadura Handiko/Distantzia Luzeko eta Distantzia Ertaineko bidaia egiteko txartela erosita duten pertsonei bidaiatzeko hartuta duten ordutegitik gertuen dagoen beste tren batean bidaiatzeko aukera eskainiko zaie, ahal den guztietan. Bidaia aukeran ematen zaien orduan egin nahi ez badute, txartela bertan behera utzi edo beste egun batera alda dezakete, inolako gasturik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena Renfe azken ordukoa