Ekonomia -

EMAITZAK

BBVAk 4.323 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iaz baino % 25,3 gehiago

Taldearen esanetan, hainbat arrazoi daude horren atzean: sarrera errepikarien igoera, gastuaren eustea, saneamenduaren jaitsiera eta BBVA Txile saldu ostean lortutako plusbalioa.

Ignacio Gonzalez BBVAko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Ignacio Gonzalez BBVAko presidentea
Ignacio Gonzalez BBVAko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018an, BBVAk 4.323 milioi euro irabazi ditu irailera arte, aurreko urteko epe berean baino % 25,3 gehiago, BBVAk astearte honetan Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari jakinarazi dionez.

Finantza taldeak emaitza horiek azaltzeko hainbat arrazoi eman ditu: sarrera errepikarien igoera, gastuaren eustea, saneamenduaren jaitsiera eta BBVA Txile 633 milioi eurorengatik saldu ostean lortutako plusbalioa.

Hirugarren hiruhilekoan, BBVAk 1.674 milioi euro irabazi zituen. Urte arteko igoera % 46,4koa izan da.

"Hirugarren hiruhilekoan lorturiko emaitzak BBVA taldearen negozio ereduaren sendotasun eta dibertsifikazioaren erakusle dira", azpimarratu du Carlos Torres Vila BBVAko kontseilari ordezkariak. "Turkian eta Argentinan zailtasunak izan arren, emaitza hauek agerian uzten dute gure negozio ereduaren sendotasuna eta dibertsifikazio geografikoa", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA berriak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea