Ekonomia -

62 megawatt

Bi eguzki planta fotovoltaiko berri eraikiko dituzte Tuteran

Eraikuntzan, instalazioan eta martxan jartzeko 380 lanpostu sortzea espero dute. Ondoren, eguneroko jardueran 30 pertsonak lan egingo dute.

Construirá dos nuevas plantas fotovoltaicas en Tudela. Imagen: EiTB
Construirá dos nuevas plantas fotovoltaicas en Tudela. Imagen: EiTB
Construirá dos nuevas plantas fotovoltaicas en Tudela. Imagen: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rios Renovables taldeko Suno Energia 4 SL eta Suno Energia 5 SL enpresek 62 megawatteko bi eguzki planta fotovoltaiko berri eraikiko dituzte Tuteran. Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsiotzat jo du gaur.

Eraikuntzan, instalazioan eta martxan jartzeko 380 lanpostu sortzea espero dute. Ondoren, eguneroko jardueran 30 pertsonak lan egingo dute. Lanpostuak zonaldean sortuko dira, Nafarroako Gobernuak prentsaurrekoan jakitera eman duenez.

Proiektuak 52.714.000 euroko inbertsioa izango du. Gastua energia berriztagarrien eta baliabideen arlo estrategikoan kokatu du Foru Gobernuak.

Egitasmo Estrategikoan aurreikusitako helburuak betetzen lagunduko dute azpiegiturek, energia berriztagarriak sortzeko orduan, baita lanpostuak sortu ere, enplegua sortzea oso beharrezkoa den zonalde batean, Nafarroako Exekutiboak erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nafarroa Tutera Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Larrialdi klimatikoa