Ekonomia -

GREBA

Greba mugagabea Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuan urriaren 22tik aurrera

Sindikatu deitzaileek 'immobilismoa' leporatu diete Garbialdi enpresari eta Donostiako Udalari. Langileek lan-baldintzak eta soldata hobetzea eskatzen dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek greba mugagabea deitu dute urriaren 22tik aurrera Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuan, lan-hitzarmen bat eskatzeko. Sindikatu deitzaileek 'immobilismoa' leporatu diete Garbialdi enpresari eta Donostiako Udalari.

Greba mugagaberako deia egin aurretik, zortzi lanuzte partzial egin dituzte. Besteak beste, lan-baldintzak hobetzea eta soldata igotzea eskatzen dute.

Asteartean kontzentrazioa egin zuten etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek. Horien esanetan, Garbialdik ez du enpresa batzordearekin negoziatu nahi lan-baldintzak hobetzea eta soldatak igotzea.

Bestalde, etxe batetik besterako joan-etorriak lanordu moduan kontatzea onartu zuen Donostiako Udalak osoko bilkuran. Hori da, hain zuzen ere, langileen aldarrikapenetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Albisteak Gipuzkoa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak gaur Lana berriak Gizartea bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa