Ekonomia -

ENPLEGUA

Administrazioko 40.000 lanpostu 'berehala' kontsolidatzea eskatu du ELAk

Sindikatuak salatu duenez, Administrazioko hamar langiletik lau behin-behinekoak dira.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. EiTBren artxiboko irudietatik ateratako irudia
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. EiTBren artxiboko irudietatik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Administrazioan 40.000 lanpostu publiko berehala kontsolidatzea eskatu du gaur ELAk. Sindikatuak salatu duenez, Administrazioko hamar langileetatik lau behin-behinekoak dira.

Sindikatuak emandako datuen arabera, EAEko beharginen % 12 dira langile publikoak; Europar Batasunean batezbestekoa % 20koa da. ELAren esanetan, "azpikontratatutako 100.000 langile oinarrizko zerbitzu publikoak eskaintzen ari dira".

Esther Saavedra eta Igor Izagirre ELAko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Bilbon. Salatu dutenez, "Administrazio Publikoan aldi baterako kontratazioaren abusua eta iruzurra sistematikoa da, arlo pribatuan baino handiagoa".

Behin-behinekotasuna eta salbuespeneko egoera horri aurre egiteko, "enplegu publikoaren eredu berri bat" eskatu du Saavedrak.

Halaber, azken urte hauetan "suntsitu den enplegu guztia" berreskuratzeko eta premia estrukturalak betetzeko beharrezkoak dien lanpostuak sortzeko galdegin du ELAk. Gainera, Lan Eskaintza Publiko masiboak deitzeko eskatu du sindikatu abertzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen albistea