Ekonomia -

Ekonomia Iraunkorraren Legea

'Sinde Legea'k lehenengo pausoa eman du Senatuan

Senatuak otsailaren 9an eztabaidatuko du eta gero Kongresura bidaliko dute, eta bertan onartuko dute, onartzen badute, behin betiko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuko Ekonomia eta Ogasun Batzordeak aho batez onartu du Ekonomia Iraunkorraren Legearen ponentziaren txostena eta Kongresutik iritsitako 617 zuzenketetatik, azkenean 70 inguru sartzea adostu dute.

Legearen barruan dago ''Sinde legea'' deitzen den hori (Interneteko deskargei eragiten diena), PSOEk, PPk eta CiUk lotutako akordio bati esker, Kongresuak atzera bota zuena.

Legea otsailaren 9an eztabaidatuko du Senatuko osokoak eta gero Kongresura eramango dute, bertan onar edo atzera bota dezaten.

Batzordeko senatariek azpimarratu dute akordioak bilatzeko lanean aritu zirela etengabe.

Legearen helburua ekoizpen eredua aldatzeko oinarriak ezartzea izango da eta Gobernuak otsaila amaitu aurretik indarrean izatea nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea