Ekonomia -

Lan-istripua Bizkaian

50 urteko langile bat hil da Markinan, zuhaitz bat gainean erorita

Ezbeharra 17:20ean gertatu da Iturreta mendian. Osasun-langileak bertaratu dira, baina beharginaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Osakidetzako helikopteroa lan-istripua gertatu den tokian. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.
Osakidetzako helikopteroa lan-istripua gertatu den tokian. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.
Osakidetzako helikopteroa lan-istripua gertatu den tokian. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko langile bat hil da arratsaldean, Markinan (Bizkaia), zuhaitz bat gainean erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra Iturreta mendian gertatu da, behargina basoa botatzeko lanean ari zenean.

Ezbeharra 17:20ean gertatu da. Istripuaren berri izan eta osasun-langileak bertaratu dira, baina beharginaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Istripua baso-pista batean jazo da. Horregatik, hasiera batean Osakidetzako helikopteroa bertaratu da, baina azkenean ez da beharrezkoa izan, gorpua suhiltzaileek eta Ertzaintzako erreskate taldeak atera dutelako.

Gorpua Bilboko auzitegiko patologiako zerbitzura eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatu da Markina-Xemein herrian? Lea-Artibai azken ordukoa