Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Calderak uste du Zapatero 'biziberrituko' duen 'akordio zabala' dela

Lan ministro ohiaren esanetan, erreformak "harrera ona" izango du nazioarteko merkatuetan eta dagoeneko ez dago "erreskatea eskatzeko arriskurik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Caldera Ideas Fundazioaren presidenteorde eta Lan Ministro ohiak uste du pentsioen erreformari buruz lortutako "akordio zabalak" Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea "biziberrituko" duela.

Gainera, Calderak esan du erreformak "harrera ona" izango duela nazioarteko merkatuetan eta dagoeneko ez dela "erreskatea eskatzeko arriskurik" egongo.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Calderak azaldu duenez, pentsioen erreforma "ez da ona, oso ona" baizik. Haren esanetan, "esfortzu bat egin behar da" horrelako sistema publiko bati eusteko.

Jesus Calderak esan du "sistemak zulo asko" izan dituela. "Gizarte Segurantzaren ministro izan nahiz eta badakit zertaz ari naizen. Sistema homogeneo eta solidario bat egiten badugu, orduan izango ditugu pentsio hobeak", gaineratu du.

Calderak esan du "sistema mantentzeko ezinbesteko bigarren elementu bat" ere badagoela: "Kotizazio epearen hobekuntza". Horrekin, sistema "hobea, bideragarriagoa eta iraunkorragoa" izango dela ziur dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea