Ekonomia -

Espainiako Bankua

Espainiako Estatuaren zor publikoa sekula baino handiagoa da

Espainiako Estatuko Administrazio Publikoek 1.163.885 milioi euroko zorra zuten pilatuta ekainaren amaieran, Barne Produktu Gordinaren % 98,1 adina.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko Administrazio Publikoek 1.163.885 milioi euroko zorra zuten pilatuta ekainaren amaieran, Barne Produktu Gordinaren % 98,1 adina. Lehenengo hiruhilekoko errekorra gaindituta, sekula baino handiagoa da zor publikoa.

Espainiako bankuak gaur argitara eman dituen datuen arabera, zorraren zati handiena Administrazio Zentralarena da, 1.032.903 milioi euro hain zuzen ere (BPGren % 87,1).

Autonomia erkidegoen zorra ere inoizko maila altuenera iritsi zen, 293.246 milioi eurora (BPGren % 24,7), eta udal administrazioena 29.413 milioi eurokoa zen ekainaren amaieran (BPGren % 2,5).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia Gaurko azken ordukoa