Ekonomia -

Mahats-bilketaren eguna

Arabako Errioxako ardoaren esportazioek behera egin dute

Eusko Jaurlaritzak "goi mailako" ardoen artean kokatu nahi du Arabako ardoa, eta horretarako "oso garrantzitsua" omen da "bereizketan sakontzea".

Arabako Errioxako mahats-bilketa. Argazkia: EiTB
Arabako Errioxako mahats-bilketa. Argazkia: EiTB
Arabako Errioxako ardoaren esportazioa jaitsi egin da

1:50

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko lehen sei hilabeteetan Arabako Errioxako 11,6 milioi ardo esportatu eta horren truke 65,4 milioi euro jaso dituzte.

Datu horixe jakinarazi du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak, Bilarreko Mahats-bilketaren Jaian.

Datuak eskuartean, behera egin du atzerrira saldutako ardo kopuruak, baina ez horren truke jasotako dirua. "Horrek esan nahi du Jatorri Izendapena duen Arabako Errioxako ardoaren balioa igotzen ari dela atzerriko merkatuan", Tapiaren arabera.

Hala, batez besteko prezioa 5,64 eurokoa da litroko, iaz baino 0,4 euro garestiagoa, eta Espainiako jatorrizko izendapena duten ardoen prezioaren gainetik (3,6 euro).

Herrialdeka, Arabako Errioxako ardoak Belgikan, Txinan eta Mexikon egin du gora gehien, baina horien gorakadak ez du Britainia Handiko, Alemaniako eta Suediako beherakada berdintzea lortu.

Britainia Handiko merkatuaren joerak agerian uzten omen du Brexitak eragina duela Arabako Errioxako ardoen salmentan, baina bertan erosten dute euskal ardo gehien. Izan ere, ardo beltz eta gorrietan beherakada izan den arren, txuriek gora egin dute "erritmo onean", eta garestitu egin da.

Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak "goi mailako" ardoen artean kokatu nahi du Arabako ardoa, eta horretarako "oso garrantzitsua" omen da "bereizketan sakontzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia Gaurko azken ordukoa Arabako Errioxa