Ekonomia -
Dekretu berria
50 urte baino gehiagoko eraikinen % 71k ez dute ikuskaritza teknikoa egin, Euskadin
Bide publikora ematen duten familia bakarreko etxebizitzek eta beste erabilera intentsiborik ez duten eta bizitegiko erabilera soilik duten baserriek EIT pasatu beharko dute hemendik aurrera.
Agentzia | Erredakzioa
Euskadin EIT (eraikinen ikuskaritza teknikoa) egin behar zuten eraikinen % 71k oraindik ez dute pasatu, Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza Sailak dekretu berria indarrean jartzeko egun bat falta denean.
Eusko Jaurlaritzan izena eman duten 73.429 eraikinetatik 21.416k soilik gauzatu dute EIT, guztira, % 29k. Dekretu berriak ezarritako berritasunen artean, bide publikora ematen duten familia bakarreko etxebizitzek eta beste erabilera intentsiborik ez duten eta bizitegiko erabilera soilik duten baserriek EIT pasatu beharko dute hemendik aurrera.
Testu berria asteazken honetan aurkeztu du Pedro Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak. Dekretuan sartutako aldaketek eta hobekuntzek "EITak egitera bultzatzen laguntzea" espero du, "teknikoen zeregina erraztuz, eta, bereziki, Udalei eta eraikinen jabeei dagozkien izapideak erraztuz".
Gaizki-ulertuak eta praktika txarrak ekiditeko helburuarekin, dekretuak hainbat kontzepturen definizioa zehaztu du, besteak beste, "nagusiki egoitzako erabilera", "zer da portale bat?"; nola kontatu "eraikin baten adina"?; edota nola ulertu behar dira "bidezko doikuntzak" eskuragarritasun gaian?.
Dekretu berria
Baserriekin zerikusia duten kasuetan, araudi berriaren arabera, ez da "nagusiki bizilekuen erabilera" dutela jasotzen, eta, beraz, EIT pasatu beharko dute derrigorrez, etxebizitzez gain, beste erabilera intentsibo batzuk dituzten eraikinak, Erregistro Industrialean edota Euskadin laborantza ustiapenen erregistroan izena ematera behartzen dituztenak.
Halaber, izapideak eta prozedurak kendu ditu, besteak beste, Tekniko Inspektorearen Deklarazio Arduratsua, izan ere, EIT berak hori adierazten du.