Ekonomia -

Politika berria

Facuak Ryanair salatu du eskuko ekipajea kobratzeko neurriagatik

Elkartearen ustez, praktika hori gehiegizkoa da, eta 'kontsumitzaileei kalte larria eragiten die, haien eskubideak hausten ditu eta aire garraioko kontratuaren oinarrizko baldintzak ez ditu betetzen'.

Ryanairren hegazkin bat aireratzen. Artxiboko irudia: EiTB
Ryanairren hegazkin bat aireratzen. Artxiboko irudia: EiTB
Ryanairren hegazkin bat aireratzen. Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facuak salaketa bat aurkeztu du Ryanairren aurka Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziaren eta Kontsumoko Espainiako Agentziaren aurrean, eskuko ekipajeagatik kobratzen hasteko neurriagatik.

Elkartearen ustez, praktika hori gehiegizkoa da, eta "kontsumitzaileei kalte larria eragiten die, haien eskubideak hausten ditu eta aire garraioko kontratuaren oinarrizko baldintzak ez ditu betetzen", ohartarazi du.

Facuak azaldu duenez, Aire Nabigazio Legearen arabera, garraiolaria bidaiariaren eskuko ekipajea eta objektuak kabinan doan garraiatzera behartuta dago, eta salbuespen modura segurtasun arrazoiak, eta pisuarekin edo objektuaren tamainarekin zerikusia dutenak daude.

Halaber, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak gehiegizko klausulatzat jotzen ditu indibidualki negoziatzen ez diren hitzarmenak, eta espresuki onartzen ez diren praktika guztiak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kaltean, kontratutik ondorioztatzen diren eskubideen desoreka eragiten dutenak.

Ryanair konpainiak abuztuaren 23an iragarri zuen eskuko ekipajearen politikaren aldaketa. Erabiltzaileek azaroaren 1etik aurrera zortzi eta hamar euro artean ordaindu beharko dituzte kabinan sartzen dituzten hamar eurorainoko maletengatik; orain arte doakoa zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Salaketak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak