Ekonomia -

AirHelpen arabera

Ryanairrek 33 milioi euro eman beharko ditu kalte-ordainetan udako grebengatik

120.000 bidaiari baino gehiagori eragin die Ryanairren izan den bederatzi eguneko grebak. Gorabehera izan denetik, hiru urte ditu kontsumitzaileak erreklamazioa jartzeko.

Ryanairrek 33 milioi euro utzi beharko ditu kalte-ordainetan, grebengatik. Artxiboko irudia: EFE
Ryanairrek 33 milioi euro utzi beharko ditu kalte-ordainetan, grebengatik. Artxiboko irudia: EFE
Ryanairrek 33 milioi euro utzi beharko ditu kalte-ordainetan, grebengatik. Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

120.000 bidaiari baino gehiagori eragin die Ryanairren 2018ko udan izan den bederatzi eguneko grebak, eta konpainiak 33 miloi euroko kalte-ordaina ordaindu beharko du, AirHelp airelineei jarritako salaketak kudeatzen dituen Interneteko plataformaren arabera.

Hala, hegaldiaren aurretik edo bitartean arazoak izan zituzten bidaiariei konpentsazio ekonomikoa izan dezaketen begiratzeko aholkatu diete webgune horretan. Gorabehera izan denetik, hiru urte ditu kontsumitzaileak erreklamazioa jartzeko.

"Azken bi hilabeteotan Ryanairren kudeaketa txarragatik oporraldiko planetan kalteak izan dituzten milaka bidaiariri konpentsazioa emateko unea da; inoiz udan izan den bidaia denboraldirik kaotikoenetarikoa izan da honakoa", adierazi du Paloma Salmeron AirHelpeko komunikazio zuzendariak.

Halaber, "arduratsuak ez diren konpainia horiei" egotzi die atzerapenak izan edo hegaldi batzuk bertan behera geratu izanaren ardura, "langileei lan-baldintza egokiak eskaintzea lortzen ez dutelako".

AirHelpek azaldu duenez, hegaldiak hiru ordu baino gehiago atzeratu edo bertan behera geratuz gero, edota ontziratzen utzi ezean, 600 eurorainoko konpentsazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea dute bidaiariek pertsonako, egoera jakin batzuetan, edozein garraio alternatibo eskaini edo billete originaleko dirua itzultzeaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak