Ekonomia -
Prentsaurreko batean
Europar Kontseilua: 'Pentsioen erreforma beharrezkoa da'
Europako Ekonomia eta Monetako komisarioak nabarmendu duenez, Espainiak azkeneko hilabeteotan "neurri oso garrantzitsuak" onetsi ditu "lan merkatuaren dualtasuna murrizteko".
Erredakzioa
Olli Rehn Ekonomia eta Moneta Gaietako komisarioak baieztatu duenez, Espainian pentsioen erreforma "beharrezkoa" da, biztanleria zahartzen ari delako.
Komisarioak Espainiako Gobernuaren eta gizarte solaskideen gain hitz egin du pentsioen sistema aldatzeko, Urteko Hazkunde Azterketaren aurkezpenean.
Olli Rehnek nabarmendu duenez, Espainiak azkeneko hilabeteotan "neurri oso garrantzitsuak" eta "egokiak" onetsi ditu "lan merkatuaren dualtasuna murrizteko" eta "malgutasuna areagotzeko".
Europako komisarioak Espainiako Gobernuari bide horretatik joateko animatu dio, ausardia berdinarekin.