Ekonomia -

Lan istripua

49 urteko arrantzale bat hil da Hondarribian, kaitik itsasontzira erorita

Hondarribiarra da hildako behargina. Antza denez, zama mugitzen ari zela, halako batean, irrist egin du, eta itsasontziko bizkarrera jausi da.

EiTBren bideo batetik hartutako irudia
49 urteko arrantzale bat hil da Hondarribian, kaitik itsasontzira erorita

1:21

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko arrantzale bat hil da bart Hondarribiko portuan, lanean ari zela, kaitik itsasontzi baten bizkarrera erorita.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dionez, ezbeharra 23:25ean gertatu da, Gipuzkoako aipatu udalerrian.

Hondarribiko bizilaguna da hildakoa. Antza, langilea zama mugitzen ari zela, halako batean, oraindik argi ez dauden arrazoiengatik, irrist egin du, eta itsasontzira jausi da.

Erorikoan hartutako kolpearen ondorioz zauri oso larriak egin ditu, eta han hil da. Bertara joandako larrialdietako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako kideek azaldu dutenez, arrantzalea arraina itsasontzitik ateratzen ari zen, erorikoa izan duenean.

Horien esanetan, "altuera handitik" behera jausi da, une horretan marea oso baxu zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Lana Hondarribia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak