Ekonomia -

Greba

Greba abuztuaren 15era arte atzeratu dute Gipuzkoako hondartzetako sorosleek

Udalek gatazka aztertzeko konpromisoa hartu dute, eta ELA sindikatuak abuztuaren 14ra arte itxarotea erabaki du, erantzun baten zain.

Gipuzkoako sorosleek abuztuaren 15era arte atzeratu dute greba mugagabea.
Gipuzkoako sorosleek abuztuaren 15era arte atzeratu dute greba mugagabea.
Gipuzkoako sorosleek abuztuaren 15era arte atzeratu dute greba mugagabea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako hondartzetako sorosleek abuztuaren 15era arte atzeratu dute greba mugagabearen hasiera, adostasuna lortzeko "borondate sendoa" dutelako. Gurutze Gorriak kontratatzen ditu sorosle gipuzkoarrak.

ELAk deitu du lanuztea, eta gaur, Eusko Jaurlaritzako, Gurutze Gorriko, eta Donostia, Orio, Getaria, Deba eta Mutrikuko udaletako ordezkariekin bildu dira.

Sorosleen ordezkariek euren eskariak agertu dizkiete erakundeetako ordezkariei, eta "baldintza duinak" nahi dituztela esan diete. Besteak beste, kiroldegietako hitzarmena ezartzea, kontratuak iraunkortzea eta subrogazioa eskatzen dituzte sorosleek.

ELAk jakitera eman duenez, udaletako ordezkariek gatazka konpontzeko borondatea agertu dute,  sorosleen lan-baldintzak hobetu behar direla uste baitute.

Akordioa erdiesteko "borondate irmoa" agertu du sindikatuak, eta horregatik erabaki omen du greba mugagabearen hasiera egun bat atzeratzea. Adostasunik ezean, abuztuaren 15ean ekingo diote lanuzteari Gipuzkoako hondartzetako sorosleek.

ELAk dei egin die sorosleen kontratazioak egiten dituzten enpresei, arazoa bideratzeko pausoak eman ditzaten.

Gaia premiaz lantzeko konpromisoa hartu dute udalek. Abuztuaren 14an bilduko dira berriro sindikatuko eta erakundeetako ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa ELA Hondartzak Gurutze Gorria Ekonomia Orio Deba Ondarreta hondartza Mutriku Kontxako hondartza