Ekonomia -

Laugarren bilera

Irtenbiderik gabe amaitu da Gobernuaren eta sindikatuen arteko bilera

Elena Salgado bigarren presidenteordeak akordioa lortzeko aukera dagoela uste du, baina gai konplikatua dela eta negoziatzen jarraitu behar dutela onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuaren eta sindikatuen artean pentsioen erreforma adosteko egin duten bilerak bi ordu baino gehiago iraun ditu, baina emaitzarik gabe amaitu da. Hori dela eta, partehartzaileek aste honetan bertan berriz ere bilduko direla hitzartu dute, baina oraindik ez dute eguna zehaztu.

UGT sindikatuko iturriek adierazi dute bileraren amaiera. Batzarrean izan dira Candido Mendez UGTko idazkari nagusia eta Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari nagusia ere. Horrez gain, bertan izan dira ere Valeriano Gomez Lan ministroa eta Alfredo Perez Rubalcaba eta Elena Salgado presidenteordeak.

Gaurkoa Exekutiboak eta sindikatuek egin duten laugarren bilera izan da. Giro ezkor horretan, langileen erakundeek Gobernuak jubilazio adina 67 urtera arte atzeratzearekin bat ez datozela salatu dute.

Hala ere, gaur goizean bertan Salgadok akordioa lortzeko aukera dagoela uste du, baina gai konplikatua dela eta negoziatzen jarraitu behar dutela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea