Ekonomia -
ARABA
Behargin bat hil da Legution, lan-istripuz
Ezbeharra 09:15ean jazo da, Goiaingo industrialdeko enpresa batean. Garabi batekin mugitzen ari zen pieza bat gainera etorri zaio, eta bertan hil da 34 urteko gizona.
Agentzia | Erredakzioa
Langile bat hil da gaur Legution (Araba), Goiaingo industrialdean, garabi batekin mugitzen ari zen pieza bat gainera etorri zaionean, Osalaneko iturriek jakinarazi dutenez.
Ezbeharra 09:15ean jazo da, Olatek enpresan. Zendutakoa 34 urteko gizonezkoa da.
Makinak mantentzeko azpikontratatutako Ventil enpresako behargina zen hildakoa. Iturrion arabera, garabi batekin pieza bat mugitzen ari zenean, mekanismoak kale egin du eta pieza gainera erori zaio.
Osalaneko teknikariak bertaratu dira lan istripu horren nondik norakoak ikertzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea