Ekonomia -

GREBA

% 59ra arteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte Ryanair konpainiaren grebarako

Ryanair konpainiaren kabinako tripulazioko kideek greba deitu dute uztailaren 25erako eta 26rako Espainian, Portugalen eta Belgikan.

Ryanair. Artxiboko argazkia: EFE
Ryanair. Artxiboko argazkia: EFE
Ryanair. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair konpainiaren kabinako tripulazioko kideek datorren asteazken eta ostegunerako 25erako eta 26rako Espainian, Portugalen eta Belgikan egin duten greba deialdiaren harira, Espainiako Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu.

Ohar bidez Sustapen Ministerioak jakinarazi duenez, Estatuko hirien arteko hegaldien % 35 (5 ordu baino gutxiagoko beste garraio alternatiba bat duten kasuetan) edo % 59 (5 ordutik gorako beste garraio alternatibaren bat duten edo ez duten kasuetan) bermatu beharko ditu Irlandako hegazkin konpainiak. Halaber, nazioarteko hegaldien % 59ri eutsi beharko die.

Aldi berean, Balear eta Kanariar uharteetara doazen hegaldi guztiak mantendu beharko ditu, baita irteera ordua grebaren hasiera aurretik izan arren greba orduetan iristen diren hegaldien kasuan ere.

Konpainiak emandako datuen arabera, 1.800 langile inguru daude greba egitera deituta estatu espainiarrean. Grebak Forondako aireportuan eragina izango du.

Grebaren eraginez, Ryanair konpainiak 400 hegaldi inguru utzi ditu bertan behera eta bidaiariek kalte-ordainerako eskubidea dutela azpimarratu dute kontsumitzaile elkarteek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi argazkiak Grebak albisteak Lana albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Gasteizko Aireportua Oporrak gaur