Ekonomia -

Facua

Ryanairreko grebaren kaltedunek gutxienez 250 euro jasotzeko eskubidea izango dute

1.500 kilometrotara arteko hegaldietan 250 euroko kalte-ordaina izango da; 400 euro 1.500 kilometro baino gehiagoko Europako bidaietan, eta gainerako 1.500 eta 3.500 kilometro artekoetan 600 euro.

Imagen de archivo: EiTB
Imagen de archivo: EiTB
Imagen de archivo: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facua kontsumitzaileen elkarteetako federazioak gaur jakitera eman duenez, Ryanair konpainiako kabina tripulatzaileen grebako kaltedunek txartel bakoitzeko gutxienez 250 euroko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute.

Europar Batasuneko araudiaren arabera, 1.500 kilometrotara arteko hegaldietan 250 euroko kalte-ordaina izango da; 400 euro 1.500 kilometro baino gehiagoko Europa barneko bidaietan, eta gainerako 1.500 eta 3.500 kilometro artekoetan 600 euro.

Konpainiak lanuztearen berri zazpi egun baino gehiagoko aurrerapenarekin eman duenez, aurreikusitako ordua baino bi ordu lehenago abiatzeko garraio alternatibo bat eskainiz gero, kalte-ordaina ez emateko aukera izango du Ryanairrek.

Era berean, hasiera batean aurreikusita zegoena baino lau ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin bidaiariak helmugara iristea bermatu beharko luke konpainiak, Europako araudiaren 5. artikuluak azaltzen duenez.

Kalte-galerak

Gainera, Facuak ohartarazi duenez, kalte-galeren ordaina eskatzeko aukera izango dute kaltedunek, moralak zein ondarezkoak.

Bestalde, atzerapenen eta bertan behera geratzen diren hegaldien kontrol handiagoa eskatu dio Ruben Sanchez Facuako bozeramaileak Administrazioari. Horretarako, isun handiagoak proposatu ditu Sanchezek.

Greba uztailaren 25ean eta 26an egingo dute Espainia, Portugal eta Belgikako langileek. 600 bat hegaldi bertan behera geratuko dira, horietatik 400 Espainian, eta 100.000 bat bidaiariri eragingo die Europa osoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Grebak Lana Ekonomia Albisteak Gasteizko Aireportua Oporrak