Ekonomia -
Akordioa
5.472 milioi euro ordaindu beharko dizkiete Madoff auziko biktimei
Madoffen lagun baten oinordekoek ordaindu beharko dute, baina AEBetako Gorteko epaileek eta porroten epaitegi federalak onartu behar dute orain akordio hori.
Erredakzioa
Jeffry Picower gizon aberatsaren oinordekoek 7.200 milioi dolar (5.742 milioi euro) ordaindu beharko dizkiete Madoff iruzurreko biktimei, The Wall Street Journal egunkariak jakinarazi duenez. Bernard Madoffen iruzurreko onuraduna eta lagun mina izan zen Picower.
Picower 2009an hil zen bihotzekoak jota, eta orain, bere alargunak akordio batera heldu da diruaren zati bat Madrilgo likidatzaileari eta Manhattaneko fiskalei itzultzeko. Madoff auzian lortu den akordiorik handiena da, eta orain arte berreskuratutako diruaren laukoitza suposatzen du.
67 urteko Picower Madoffen ustezko gaizkidea izan zen iruzurrean; ildo horretan, 7.200 milioi dolar lortu zituela uste dute.
Forbes zerrendan AEBetako 400 aberatsenen artean egon zen 2009an, hil zen urtean. Picower eta bere emaztea Madoffen lagunak ziren. Madoff kartzelan dago 150 urteko zigorra betetzen, AEBetako historiako iruzur handienaren arduraduna izateagatik.