Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Zapaterok erretiratzeko adina 67 urtetara igotzeko asmoari eutsi dio

Toledoko Itunak erretiroa hartzeko adina luzatzeko asmoaren harira akordiorik lortu ez duen arren, Zapaterok luzapena beharrezko erabakia dela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, Gobernuak erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko proposamenari eutsiko dio, baina "malgutasun faktore bidezkoak" hartuta.

Toledoko Itunak erretiroa hartzeko adina luzatzeko asmoaren harira akordiorik lortu ez duen arren, Zapaterok luzapena beharrezko erabakia dela esan du.

Erretiro adina 67 urtera arte luzatzeko proposamenak "oreka faktore bidezkoak" izango ditu. Izan ere, langile guztiak ez daude egoera berdinean: denbora tarte ezberdinak lan egin dituzte, lanbide ezberdinetan.

"Aldaketak egin behar ditugu eta lan-bizitza luzatu behar dugu", esan du; izan ere, Espainian erretiroa hartzeko adinaren batez bestekoa 62,6 urtekoa da, eta hori "jasangaitzat" jo du Espainiako presidenteak.

Bestalde, "zentzuzkotzat" jo du Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Suedian, Danimarkan eta beste hainbat herritan indarrean dagoen plana.

Toledoko Itunaren txostenaren ostean, Gobernuak hartu behar du erretiro-pentsioen erreformaren erantzukizuna, eta, aurreikusitakoaren arabera, urtarrilaren 28an onartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea