Ekonomia -
Polizia nazionala
Zortzi lagun atxilotu dituzte Arabako Errioxan lanean iruzur egitea leporatuta
Agiriak faltsutzea eta estatu zibila usurpatzea egotzi dizkiote. Inausketaren sasoia dela eta ziren lanean.
eitb.eus | erredakzioa
Polizia Nazionalak zortzi pertsona atxilotu dituzte Arabako Errioxan, agiriak faltsutzea eta estatu zibila usurpatzea egotzita, lanean iruzur egiten ari zirela, inausketaren sasoian.
Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuak atzerritarrak dira eta ardogintzarekin lotutako etxe eta pabiloietan egindako ikuskaritzetan atzeman dituzte. "Lan kontratuen titularren plantak egiten zituzten. Horietako lau egoera irregularrean zeuden Espainian".
Operazioa Atzerritarren eta Mugen Brigada Probintzialak egin du, Arabako Lan Ikuskaritzarekin batera.