Ekonomia -
Hauteskundeak, abenduak 21
Hiru hautagai, Diaz Ferran CEOEko presidentea ordezkatzeko
Santiago Herreroren, Jesus Banegasen, eta Juan Rosellen aldeko botoa emango dute enpresarien erakunde ezberdinetako 807 bokalek.
Erredakzioa
Enpresarien Erakundeetako Espainiako Konfederazioak (CEOE) presidentetzarako hautagaiak aurkezteko epea itxi du astearte honetan.
Hiru hautagaiZiurrenik, Diaz Ferran ordezkatzeko proiektu bateratua adostuko dute Herrerok eta Benegasek. Biak ala biak, Rosselekin batera hautagaitza bakarra aurkeztea baztertu dute. 14 enpresarien erakundeen babesa jaso du Rosellek.
Diaz Ferranen enpresen egoera kaskarra dela eta, CEOEko zenbait kidek hauteskunde aurreratuak behartu dituzte. Hitzordua abenduaren 21ean izango da eta enpresarien erakunde ezberdinetako 807 bokalek emango dute botoa.