Ekonomia -
Kontrolatzaileen lan-gatazka
AENA, Sustapen Ministerioa eta kontrolatzaileak salatuko dituzte
5.000 pertsona biltzen dituen plataformak kaltetu bakoitzeko 10.000 euro eskatuko dituzte eta, halaber, kasuaren "blokeo judiziala" ekiditzeko epaitegi bereiz baten sorrera.
Erredakzioa
Aire-eremuaren itxieragatik kaltetutako lagunen plataformak lanera joan ez ziren kontrolatzaileen erantzukizun penala eskatuko dute eta, bide administratibotik kaltetu bakoitzeko 10.000 euro eskatuko dizkiete AENA eta Sustapen Ministerioari.
Cremades &' || 'amp; Calvo-Sotelo abokatuen estrategia juridikoaren berri eman du plataformak. Aire-nabigazioko Lege Penal eta Prozesaleko 20. eta 21. artikuluak aplikatu daitezkeela esan dute abokatuek. Hain zuzen, hiru eta zortzi urte bitarteko kartzela-zigorra.
Luis Vericat abokatuak gaineratu duenez, "aire-blokeo bat pairatu duten herritarrek ez dezatela blokeo juridikoa pairatu". Horregatik, "giza baliabide eta material bereziak" dituen epaitegia eratzea eskatu dute kasuaren ebazpena lehenbailehen izateko.
Barajaseko T4an hilda
Plataforma honetako kide direnen artean Alaitz San Sebastian dago, aita Barajaseko T4ko komunetan hil zitzaion bihotzekoak jota abenduaren 3an. "Pertsona hauek egindakoa egin izan ez balute, aita etxera heldu ahal izango zen eta senitartekoez inguratuta hil zitekeen", esan du Alaitzek. Bere ustez, "baliteke kaosak eta urduritasunak kalte egin izana".