Ekonomia -

Osakidetza

Mugica: 'Jaurlaritzak osasun publikoarekin duen konpromisoa sendotzen du LEP honek'

Larunbat honetan hasi dira Gasteizen 2016-2017ko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren lehenengo probak.

Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB
Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB
Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak adierazi duenez, lan-egonkortasunarekiko eta osasun-sistemaren kalitatearekiko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa sendotzen du Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoak.

LEPren lehenengo probak hasi dira larunbat honetan Gasteizen, eta han egin ditu adierazpen horiek Osakidetzako zuzendari nagusiak. Guztira, 3.335 plaza eskaini dituzte, eta horiei esker, azken urteetan izandako lanpostu hutsak beteko dituzte, eta langileriaren % 95a egonkortu. Guztira, 96.235 lagunek eman dute izena, Mugicak komunikabideen aurrean gogoratu duenez.

Gaur eta bihar artean 6.656 lagunek egingo dituzte lehenengo probak, EHUko Gasteizko Elurreta Eraikinean, 12 sailetakoek zehazki. Gaurko gehienek (1.542) erradioterapiako teknikari espezialista saileko probak egingo dituzte, familiako medikuekin (1.500) eta erizain laguntzailearekin (973) batera.

Bihar honako sail hauetakoek egingo dituzte azterketak: emagina, osasun mentaleko erizaina, lan osasuneko erizaina, dietetikako teknikaria, osasun dokumentazioko teknikaria, erradioterapiako teknikari especialista, audioprotesiko teknikari especialista, pediatriako medikua, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista, anatomia patologikoa eta zitologiako teknikari espezialista eta farmazia laguntzailea.

Probak jarraituko dira maiatzean eta ekainean, eta uztailaren 1ean amaituko. Guztira, 96.235 pertsonak eman dute izena lan eskaintza publikoan. Horietatik, % 75 emakumeak dira. Gainera, % 19 EAE kanpokoak dira. Eskaera gehien jaso duten kategoria profesionalak honako hauek dira: zaindari (18.134), erizaina (13.942), erizain laguntzailea (13.692), administratibo laguntzailea (13.053) eta zerbitzu langilea (8.392).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Barakaldo Lana albisteak Gizartea Ekonomia Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak