Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Urtarrilaren 28an onartuko du Gobernuak erretiro-pentsioen erreforma

Erreforma egiteko data zehaztu dutela baieztatu du Rubalcabak gaur; 2011ko lehen hiruhilekoan egin behar zutela iragarri zuten lehenago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erretiro-pentsioen erreforma onartzeko data urtarrilaren 28rako zehaztu du Gobernuak; Behin erreforma onartuta, Parlamentura bidaliko dute, eztabaidatzeko.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteordeak baieztatu duenez, erreforma hori onartzeko data aurreratu dute,.

Rubalcabaren hitzetan, data hori aurreratzeak ez du esan nahi Toledoko Itunaren jarraipen batzordeko gainerako kideekin akordioren bat lortzeari uko egin diotenik, akordioa lortzeko lan handiagoa egingo baitute.

"Ona da epe bat zehaztea, denok prozesuaren berri izan dezagun ", esan du Rubalcabak.

Bestalde, Elena Salgado Ekonomia ministroaren esanetan, erreformari epe zehatz bat jartzeak merkatuei konfiantza eman beharko lieke, azken astean Irlandako arazoak direla eta jasandako tentsioen ondorioz.

Erretiro-pentsioen erreformak lan-bizitza luzatzea, prestazioa kalkulatzeko zenbatekoa handitzea eta aurre-erretiroak murriztea izan behar ditu oinarri, Valeriano Gomez Lan ministroak joan den astean Toledoko Itunaren batzorde parlamentarioan egindako lehen agerraldian esan zuenez.

Gomezek ohartarazi zuenez, "ez dago irtenbiderik: erretiro-adina atzeratu behar dugu”, eta Gobernuak bere proposamenari eutsi dio: 65 urtetik 67ra igotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea