Ekonomia -
Merkatuak
Burtsak % 4,44 egin du gora, urteko bigarren gorakadarik handiena
Espainiako eta gainerako herrialde periferikoetako arrisku-primak lasaitu dira, aurreko egunetakoekin alderatuta, eta merkatuak gora egiteko joera berreskuratu du.
Erredakzioa
% 4,44 egin du gora gaur Espainiako Burtsak , urteko bigarren gorakadarik handiena, eta 9.600 puntuak berreskuratu ditu, Gobernuak iragarritako neurri berriek eta nazioarteko merkatuen bultzadak lagunduta. Izan ere, Europako Banku Zentralak krisiaren aurka proposamen berriak ostegun honetan jakitera ematea espero dute merkatuek.
Horrela, Ibex 35 indizeak 411,20 puntu egin ditu gora, % 4,44 bat. Horrela, urteko galerak % 18,94 murriztu dira.
Espainiako eta gainerako herrialde periferikoetako arrisku-primak lasaitu dira, aurreko egunetakoekin alderatuta, eta merkatuak azken hilabeteetako gora egiteko joera berreskuratu du, azken egunetako beherakaden ostean.
Bolada negatiboa
Konkretuki, lau eguneko bolada negatiboa hautsi du gaurko igoerak. Iragan astean merkatuak % 7,05 egin zuen behera.
Espainiako eta Alemaniako bonoen arteko diferentzialaren hobekuntzak Burtsa bultzatu du, eta baita Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak gaur iragarritako neurri berriek ere.
Europako Banku Zentralak (EBZ) bilera egingo du ostegun honetan, Europako zor publikoak merkatuetan sortu dituen tentsioen erdian. Zorra erosteari berriro ekiten dion edo beste neurri batzuk hartuko dituen erabakiko du EBZk.