Ekonomia -
Erretiro-pentsioen erreforma
Erretiroa hartzeko adina luzatu behar dela esan du berriro Gobernuak
Valeriano Gomezen hitzetan, erretiro adina luzatzeko "formula asko" daude, baina ez du erretiro-adina 65etik 67ra luzatzeko aukera aipatu.
Erredakzioa
Valeriano Gomez Lan eta Inmigrazio ministroaren hitzetan, erretiroa hartzeko arauzko adina atzeratzea pentsioen etorkizuna ziurtatzeko bermerik onena da, eta kotizazio sozialak gehitzea edo prestazioak murriztea bezalako beste neurri batzuk baztertu ditu.
Gomezen esanetan, pentsioen erreforma "saihestezinak eta atzeraezinak lan-bizitza luzatu" behar du, "erretiro adin berankorra" lortzeko pizgarriak gehituz edo erretiro adina luzatuz; horretarako aukera asko daudela adierazi du ministroak, baina ez du erretiro-adina 65etik 67ra luzatzeko aukera aipatu.
Toledoko Ituneko batzorde ez-iraunkorrean egindako lehen agerraldian, Gobernuarentzat Gizarte Segurantzaren "sakoneko erreforma Estatu kontu bat" dela, eta beraz, laguntza handiena izan behar duela esan du Gomezek.
Hori dela eta, diputatuen erantzukizuna eskatu du eta euren ezberdintasunak alde batera uzteko eskatu die; elkarrekin lan egiteko datorren asteetan hitzarmen bat lortzeko eskatzeaz gain, "gure herrialdeak behar duena eta herritarrek nahi dutena hori baita".
Ildo horretan, adierazi duenez, "Toledoko Itunak ez du inoiz horrenbeste arreta bereganatu, gure mugetan eta hauetatik kanpo", eta pentsioen erreforma "nahitaezkoa eta atzeraezina" dela errepikatu du.
Gomezentzat, lan-merkatuan gehiago irautea "berme handiena" da sistemaren orekarentzat etorkizunean, horregatik bere iritzitan, "beharrezkoa da" aurretiko erretiroa eta jubilatze aurreratua murriztea, biztanleria aktiboa zabaltzea eta laneko bizitza luzatzea.