Ekonomia -

GIPUZKOA

N-1eko bidesaria baliogabe uzteko ebazpena 'harrigarria' dela esan du Olanok

Buruzagi jeltzaleak esan duenez, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena 'arraroa' da, eta 'egoera bere onera ekartzeko' lanean ari dira.

Markel Olano
Markel Olano
Olano: 'Bidesariek martxan jarraituko dute, orain arte bezala'

0:26

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilariei N-1 errepidean jarritako bidesaria baliogabe uzteko erabakia "gogorra" eta "harrigarria" dela esan du Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak.

EAEko Auzitegi Nagusiak atzo kaleratutako ebazpena izan du hizpide buruzagi jeltzaleak, goizean, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. CNTC Espainiako Merkataritza Garraioen Konfederazioak jarri zuen salaketa bidesariaren kontra, eta epaileak arrazoia eman dio. Zehazki, ebazpenak dio Europako Batzordearen araudia urratu duela Gipuzkoako Aldundiak, atzerriko garraiolariak baztertuz.

Olanok esan duenez,  "zorrotz" landu zuten Europako araudia, eta "bereziki" atzerriko garraio astunei dagokien atala. Horregatik, "harrigarria" iritzi dio ahaldun nagusiak  araudi europarra urratzen dela esatea epaiak.

Auzitegi Gorenera joko dutela adierazi du Olanok, eta kautelazko neurririk ez dagoen bitartean, bidesaria kobratzen jarraituko dutela ziurtatu du.

Egoera "bere onera ekartzeko lanean" ari direla gaineratu du, gaia "politiko eta juridikoki" nola bideratu lantzen.

Betalde, ahaldun nagusiak jakitera eman du asteon zabaldu behar zituztela N-1eko bidesariaren bidez orain arte bildutakoari buruzko datuak, baina ez dute hala egingo, "ez delako une egokia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Ekonomia Markel Olano Eguneko albisteak Albisteak 1 errepide nazionala istripuak Gipuzkoako Foru Aldundia