Ekonomia -

Maula

Bikote bat atxilotu dute Bilbon Lanbideri 78.100 euroko iruzurra egiteagatik

Gizonak 70.000 euro jaso zituen bidegabe 10 urtez; bikotekideak, berriz, 8.000 euro baino gehiago kobratu zituen urtebetez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Bilbon iruzur eta dokumentuen faltsutze delituak egotzita, Lanbide Enpleguko Euskal Zerbitzuari 78.100 euroko maula egiteagatik, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Bikotea da atxilotutakoa. Gizonak 10 urte baino gehiago zeramatzan iruzurra egiten, eta epe horretan 70.000 euroko diru laguntzak jaso ditu bidegabe. Bikotekideak, berriz, 8.000 euro baino gehiago kobratu zituen modu bertsuan urtebetean.

Bilboko Atzerri eta Mugako Lurralde Brigadak egin du operazioa. Ikerketa abian dago oraindik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Lanbide albisteak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta