Ekonomia -

Lan-istripua

Basoa garbitzen ari zen langile bat zauritu da Zornotzan, zulo batetik erorita

42 urteko behargina 8 bat metroko sakonera duen zulo batetik erori da Belatxikieta mendian. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman du Ertzaintzaren helikopteroak.

42 urteko beharginaren erreskatea Zornotzan (Bizkaia). Irudia: EiTB
42 urteko beharginaren erreskatea Zornotzan (Bizkaia). Irudia: EiTB
42 urteko beharginaren erreskatea Zornotzan (Bizkaia). Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzako (Bizkaia) Belatxikieta mendian basoa garbitzen ari zen 42 urteko langile bat zauritu da arratsaldean, zortzi bat metroko sakonera duen zulo batetik erorita.

Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman du Ertzaintzaren helikopteroak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lan-istripua 14:10 aldera gertatu da. Basoen garbiketan aritzen den enpresa bateko langilea metro bateko diametroa eta 8 bat metroko sakonera duen zulo batetik erori da Belatxikieta mendian.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta langilea zulotik atera dute.

Langileak traumatismoak zituen, baina bere kordean zegoen. Ertzaintzaren helikopteroak Galdakaoko ospitalera eraman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaiko albisteak Amorebieta-Etxano argazkiak Lana albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa